>>Monografikoak
Helburuak
Larrunarri Eskolak aldian behin monografikoak antolatzen ditu gai konkretu batzuetan sakondu ahal izateko. Lan honetarako eta orokorrean ikastaroetan ematen diren gaien jarraipenerako eskolan 5 departamentuk dihardute lanean, eztabaida foro moduan. Honakoak dira:
- - Psikologia departamentua
- - Pedagogia departamentua
- - Animazio departamentua
- - Natur Tekniken departamentua
- - Inguru eta Gizarte Konpromezu departamentua
Monografikoek 12 ordutako iraupena dute eta 10 partaidetik gorako taldeei zuzendutakoak dira. Lantzen den gaia taldeak proposatzen duena izan ohi da.
Ohiko gaiak
monografikoen Zerrenda
- - Sexualitatea
- - Orientazioa
- - Legedia
- - Animazioa
- - Talde dinamika
- - Ingurugiroa
- - Drogomenpekotasuna
Zeure intereseko gaia goiko zerrendan azaltzen ez bada, Izen emate orriko .“gaia” atalean proposatu dezakezu hau.
Taldea 10 pertsona baina gutxiagokoa bada, monografikoa izena eman nahi duen edonori irekia izango da.
Eskaera Larrunarrik monografikoa prestatzeko moduko denbora tarte nahikoarekin bidali beharko da eta Larrunarrik erabakiko du gaia lantzeko gaitasuna edota eskumena duen ala ez.
Tarifak
Monografikoaren beraren beharren araberakoa izango da.
Baldintzak
- Taldea 10 pertsona edo gehiagokoa izan dadila (bestela monografiko deialdia irekia izango da).
- Monografikoaren iraupena 12 ordutakoa izango da.
- Monografiko bakoitzak soilik eskatutako gaia landuko du.
- Telefono bidez egingo da monografikoaren baieztapena eta zenbait puntu argituko dira. Non izango den eta partehartzaileen datuak.